Gipuzkoako Artzai Gaztaren lehiaketa
Lehiaketarako oinarrizko Araudia
- Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da Artzai Gaztako bazkide izatea eta izen emateko bertara zuzendu beharko da.
- Gutxienez bi hilabetetan ondutakoak izango dira.
- Gaztak jasoko diren mahaian, gaztari zenbaki bat ezarriko zaio eta ez da beste inolako ezaugarririk onartuko, Idiazabal Jatorri-izenpean onartutako gaztei dagokien kaseina plaka izan ezik.
- Kontseilu Erregutzailearen fitxa ofiziala erabiliko da, euskaraz nahiz gazteleraz.
- Dastatze-mahai bakoitzean, gutxienez Kontseilu Erregulatzaileko Dastaze batzordeko kide bat egongo da. Beste kideak antolatzaileak aukeratuak izango dira.
- Lehiaketaren dastatze mahai bakoitzean lehiaketa antolatu duen lurraldekoa ez den artzain bat egongo da.
- Gaztaren benetakotasunaz zalatzarik egonez gero, antolatzaileek dagokien ikerketa egiteko neurriak hartzeko eskubidea izango dute.