Artzain aipagarria

 

 BEGOÑA GALARRAGA eta JOSE M.  AGIRRETXE- GALARRAGA BASERRIA

                                                                                                  

Artzain Eguneko plaza aprobetxatu eta azken urteetako ohiturari jarraipena emanez, aurten ere elkarteko bazkide bat sarituko du ELE-Gipuzkoa elkarteak bere baitan egindako lana goraipatzeko.

Bitxia da baina abizen berekoa izan arren, ez zen Galarraga baserrian jaio Begoña. Hala ere, baserri hau izan du bizileku Jose Manuelekin ezkondu eta bertara bizitzera joan zenetik, eta bertan garatu du bere baserriarekiko maitasuna, batez ere gaztagintzara bideratuta.

Bien artean talde bikaina osatuz, artalde kozkorra etengabe hobetzeaz gain, ELE Gipuzkoa zein bestelako egituretan buru belarri parte hartuta, baserri batek bizirauteko behar izan dituen arlo ezberdinak hobetzen saiatu dira beti. Jose Manuelek fabrikako lanak uzten ziozkion ordu libre guztiak artzain afizioari eman dizkio eta Begoñak baserria izan du afizio, ofizio eta baita sakrifizio ere. Lehen esan bezala gure mundutxo hontan martxan dauden hainbat ekimenetan ixilean lanean diharduten hainbat pertsonatako bat izan da, tartean gure elkarteko lehendakari.

Aldaketa haundiak ezagutu ditu Galarraga baserri zaharrak, gaur egun berriztuta Erniori begira lerden eta sendo jarraitzen duenak. Jarraituko dute Begoña eta Jose Manuelek ahal duten bitartean artaldeari eutsi eta gauzak txukun egiten eta zeinek daki etorkizunean ere hara eta hona zalapartaka jolasean dabiltzan gaztetxo hoietako batek beraien adibidea jarraituko duen. Hala bada ez zaie maisu-maistrarik faltako!!

 begoña Galarraga

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artzai Gaztaren Lehiaketa

Artzain Txakur Txapelketa


Copyright © 2014 LEGAZPIKO UDALA - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Diseinua ACV MULTIMEDIA

UA-3468462-3