Artzain aipagarria

 

GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ... 

 

Aurten aipamen berezia egin nahi diegu bi anairi, Bixente eta Felix Agirre Alberdiri, Azpeitiko Premietxeberri baserrikoak. Sañu magalean daramate bizitza osoa, ez dira munduan zer gertatzen den enteratzen ez direnak baina etxea dute maite. Ia lau hamarkada izango dira baserritik eta baserrian bizi nahi zutela hautua egin zutela.

Hasieran Martin aitaren pausuak jarraituz lantzen zuten lurra, hark erakutsi zien ardiak maitatzen, jezten, ardi zain... Ama Bittorik erakutsi zien esnea zein gauza delikatua eta preziatua den eta esne hori su epelean goxatu eta goxatuz nola lortzen den gazta goxoa, belarren esentzia guztiak biltzen dituena. Hor izan dute osaba Inixio beti laguntzeko prest eta adarra jotzeko makina martxan. Ezin ahaztu hamar senide izanik gainontzeko anai-arrebek egindako lan guztiak eta emandako laguntza, batzuk arotz lanetan, besteak elektrizista, mekaniko, jatorduak prestatzen… Artzantza lanaz aparte familia elkartuta mantentzen lagundu dute, azken finean artzantza bizimodu bat dela argi eta garbi erakusten duen baserria da Premietxeberri. Orain beraiek bihurtu dira gazteentzat maisu, arbasoengandik jasotako jakintza eta urteetan bizitako esperientzien berri gazteei emango dietenak.

Elkarteko kideok ere badugu zer eskertu bi anai hauei, izan ere, ELE-Gipuzkoa sortzeko garaian apustu garbia egin zuten, elkartea sortzeko beharra zegoela sinetsi zuten eta buru belarri aritu ziren Latxa ardiaren alde, hasiera hartan kontroladore ibili ziren bi anaiak eta beste anaien bat ere bai ordezkatze lanetan. Pixkanaka forma hartzen joan zen elkartea eta gaur egun oraindik ere lanean jarraitzen dute kontrolak eginaz, inseminazioak, errape kalifikazioak etb…

Lerro hauetatik eskerrak elkarteari eman diozuen eta ematen ari zareten guztiagatik eta jarraitu zazuela horrela urte askoan!

                                                                                       

                                                                                                  Bixente eta Felix ardiak eskuz jezten

Artzai Gaztaren Lehiaketa

Artzain Txakur Txapelketa


Copyright © 2014 LEGAZPIKO UDALA - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Diseinua ACV MULTIMEDIA

UA-3468462-3