Egin beharreko ariketak

Gipuzkoako Artzain egunaren barruan Gipuzkoako  Euskal Artzain Txakurren txapelketa ospatuko da.Honako egin beharrak izango dituzte:

1go ariketa:

Sei minuturen barruan, artzainaren esanetara, txakurra artaldera joango da, baina zelaiaren barrenetik; bidean bi aldiz geldiaraziko zaio txakurrari epaimahaikoak esandakoan. Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik pasatuz artzaia dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzaiaren inguruan geldi geratu beharko dira, epaimahaikoek esan arte.Hau lortu ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik pasa beharko dira ardiak.

2. ariketa:

Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak eta ardiengana sartu; artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu, ardi guztiak satzea lortuz gero, ondoren zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

Oharrak
  • Artaldera txakurren sarrerak era lasaiean egin beharko dira.
  • Ariketa denetan txakurraren portaera eta artzainarekiko jarrera kontutan izango dira
  • Puntuaketa garaiean txakurrak ardiei egindako haginkak kontutan izango dira.
  • Bi ariketetan, artalde osoa edo ardi batzuk hesi-tarte edo eskortaren atzekaldera pasatzen diren aldi bakoitzean, puntuak kenduko dira.
  • Ariketa guztietan lortzen dituzten puntuak batu egingo dira eta puntu gehien lortzen duen txakurra izango da irabazlea.

Artzai Gaztaren Lehiaketa

Artzain Txakur Txapelketa


Copyright © 2014 LEGAZPIKO UDALA - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Diseinua ACV MULTIMEDIA

UA-3468462-3

Offcanvas

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua.