Gipuzkoako Artzai Gaztaren lehiaketa

Lehiaketarako oinarrizko Araudia

  1. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da Artzai Gaztako bazkide izatea eta izen emateko bertara zuzendu beharko da.
  2. Gutxienez bi hilabetetan ondutakoak izango dira.
  3. Gaztak jasoko diren mahaian, gaztari zenbaki bat ezarriko zaio eta ez da beste inolako ezaugarririk onartuko, Idiazabal Jatorri-izenpean onartutako gaztei dagokien kaseina plaka izan ezik.
  4. Kontseilu Erregutzailearen fitxa ofiziala erabiliko da, euskaraz nahiz gazteleraz.
  5. Dastatze-mahai bakoitzean, gutxienez Kontseilu Erregulatzaileko Dastaze batzordeko kide bat egongo da. Beste kideak antolatzaileak aukeratuak izango dira.
  6. Lehiaketaren dastatze mahai bakoitzean lehiaketa antolatu duen lurraldekoa ez den artzain bat egongo da.
  7. Gaztaren benetakotasunaz zalatzarik egonez gero, antolatzaileek dagokien ikerketa egiteko neurriak hartzeko eskubidea izango dute.
Oharra
Aipatu diren aurreko arauak Gaztetxoen Gazta Lehiaketari zein Gazta Dastaketa Popularrari ere ezartzen zaizkie.

Artzai Gaztaren Lehiaketa

Artzain Txakur Txapelketa


Copyright © 2014 LEGAZPIKO UDALA - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Diseinua ACV MULTIMEDIA

UA-3468462-3